HISTORIA
Antzart antzerki eta dantza munduan urte asko daramaten jende gaztearen batzearen ondorioz sortu da. Orain taldeko zuzendaria den Eneko Amezketak euskal mitologiari buruzko ikuskizun baterako ideia sortu eta aurrera eramateko asmoz, kasting bat burutu zuen dantzari profesionalen artean, taldea osatzen duten 14 gazteak lortu arte.


Dantzen koreografiak eta antzerkiaz gain, ezkenografia, atrezzo eta jantziak ere beharrezkoak ziren. Hori guztia taldekideen esku sortu behar izan zen. Argi muntaia ere nahita nahiezkoa zen, hori prestatzeko gai horretako profesional batekin lanean aritu ziren obraren argiztapena sortu arte.
'Nortasunaren bila' da taldeak aurrera eraman nahi duen ikuskizunaren izena, eta bertan antzerkia eta dantza nahasten dira, guztiak dirahuen ordu betean zehar.
®Antzart Taldea 2009