PERTSONAI MITOLOGIKOEN ETA OBRAREN ARTEKO ANTZEKOTASUNAK |
 |
IZARO
Bere izena daraman uharteak bezala, Izaro bakarrik sentitzen da,
inguratzen dion mundutik aparte. Ezagutzen ez duen zeozertan galduta balego bezala.
Bere barneko izate geldiezin pizti hori ezagutu nahi du, zer den ezagutu nahi du.
Hau da bere hiriko zoramen eta kaosatik ihes egitea eragiten diona. Besteekiko
harremanak bilatzen ditu, baina ez da haien zelakoa, eta bakarrik sentitzen da,
hala ere, honen ezinegonak eta errebeldiak bidaia ezberdin bati hasiera ematea
eragingo dio, baso magiko baterako bidaia, non bere herriaren nortasuna ezagutuko duen.
Horrela, bere nortasunaren bilarako bidaia hasiko du, eta hainbat pertsonaiek bere
bilaketaren sustraiak zeintzuk diren erakutsiko diote. |
| SUGAAR
Gizaki maltzur bat bezala agertzen da, mitologiaren deabrua bezala, baina bertsioen
arabera gauzak aldatzen dira. Gure istorioan bera izango da Izaroren zeregina
gaitzetzi nahi duena, basoan bere baimenik gabe inor sar ez dadian ez baitu pairatzen.
Bere haserrearen suaren garrak berpiztu egingo dira aurrerago, beste izaki guztiak
haren ondoan eta laguntzeko prest ikusten dituenean, ez baitute bere iritzia kontuan
hartzen. Honek, guzti honek, Izaroren aurkako erasoa bortitzago bihurtuko du. Izarok
azkenean beharrezkoak diren elementu guztiak lortzen dituenean, basoaren errealitatearen
jabe bihurtuko da, eta Sugaarrek ezin dio ihes egiten utzi. |
 |
 |
GAUARGI
Pertsonai honek gida irudikatzen du. Kondairaren arabera Gauargik gauean galtzen ziren nekazariei
agertzen zitzaien eta etxerako bidea erakutzi. Gure istorioan ere Gauargik ildo berdina
jarraituko du eta Izaro bere nortasunaren bilarako bidaian lagunduko du. Gauargiren hegoek
eguzkilore baten antza dute. Eguzkilorea, euskal mitologian indar handiko sinbolo bat da. Eguzki
sinbolo bat, eta gure arbasoek gaueko izpirituez babesteko erabiltzen zuten (horregatik agertu
dira eta oraindik ere agertzen dira gure etxeko ateetan, babes modura). Hau izango da gure bi
pertsonaia protagonistei zainduko diena, horregatik Sugaarrek Gauargi Izaroren albotik
aldentzearen beharra izango du. |
| MARI
Euskal mitologiaren jainkosa, Anbotoko dama eta Sugaarren andrea. Kondairek diote Mari eta Sugaar
batzen direnean ekaitzak sortzen direla. Bikote honetatik bi seme jaio ziren; Atarrabi (ongiaren
izpiritua) eta Mikelatz (gaitzaren izpiritua). Gure istorioan Mari Udazkenean agertzen da,
airearen bitartez Izarori hizkuntza emanez, bere kultura ezagutzeko ezinbesteko elementua.td>
|  |
 |
TARTALO / BASAJAUN
Bi gentil beldurgarri. Basajaun, basoen eta artaldeen zaindari, pertsonaia onuragarria da,
aldiz Tartalo, bere begi bakarrez, bere bidean agertzen diren izaki guztiak irensteko
agertzen da. Hala ere, gure ipuinean biak bildu egingo dira, uraren bitartez Izarori
fruituaren aberastasuna emateko. |
| LAMIAK
Lamiak erreketan agertzen ziren eta urrezko orrazi batekin bere ilea orrazten zuten bitartean,
bere oinak, ahate edo oilo oinak, uretan eskutatzen zituzten, benetako lamiak zirela ikus ez
zezaten, nekazarien sorgintzaileak diren lamiak. Udaberriaren pertsonaiak dira gure ipuinean,
bere bidea egiteko, bere zereginari amaiera emateko, Izarori behar duen azken elementua emango
diotenak. |
 |
 |
IRATXOAK
Basoaren alde inuzente eta jostalaria erakusten dute. Ikaratiak eta adiskidetsuk dira.
Beti daude laguntzeko prest. Istoriaren alde komikoa dira. |
| AMALUR / EGUZKI / ILARGI
Euskal mitologiaren beste jainkosa da Amalur, lurraren ama da eta urtaro berriei ongi etorria
emateko agertzen da soilik, denborak aurrera egitea eragiten du. Bere bi alaben ondoan agertzen
da. Eguzki eta Ilargi. Ilargi, nekazariak iluntasuneko izpirituetatik babesteko sortua izan zen.
Ondoren, Amalurrek Eguzki sortu zuen, indar handiagoarekin, eguzki orduetan izpirituak aldendu
zitzan. Horregatik Sugaarrek Gauargi eramaten duenean Izaroren ondotik aldentzeko, honek
Ilargiaren laguntza eskatuko du, zeinek arin erantzungo du bere deia. Bakardadean eta
iluntasunean egongo da berarekin bere ahizpa Eguzki helduko den arte, zeinek bere botereaz
Gauargi berreskuratuko duen. |
 |
 |
AKERBELTZ
Lurrazpiko izaki bat da, akelarreen jauna. Sorginek haien errituetan ohoratzen duten jainkoa.
Gure ipuinean Udan agertzen da, sorginen deiari erantzunez, Izarori, suaren bitartez, kultura
entregatzeko asmoz. |
| GALTZAGORRIAK
Iratxo bihurriak dira, baina ez horregaitik gaiztoak; gaiztakeriak egitea dute gustoko,
horregaitik ipuin honetan Sugaarren ondoan agertuko dira. Arreta deitu nahi dute, horrek, basoan
dauden izaki guztien kontrakoa egitea dakar. Mikolasen kontra burrukatuko diren eskena bat ere
egongo da. |
 |